miércoles, 20 de noviembre de 2013

Gure aztarna ekologikoa kalkulatzen...

"Gizonak badu inguru latz bat menperatzeko premia..." dio abestiak. Premia izan ala ez izan, gizakiak bizi den ingurumena menperatu egiten du, eta horren eragina edonon ikus daiteke. Begiratu bestela, munduko biztanlego handiena duten herri eta hiriei; ezin da esan bertan naturaren legeek agintzen dutenik.
Gizakiak munduko ekosistemetan egiten duen presioa edo kaltea neurtzeko tresna bat da aztarna ekologikoa.
Lur emankorraren azalera-unitatetan (hektareatan) adierazten da, hau da, hektareatara ekartzen da giza jardueren eragina, bai baliabideak lortzeko ustiatutako lurrak zein sortutako hondakinak ere.
Beste alde batetik, Wuppertal Institutuak garatu du Material Beharrak Guztira (MBG) adierazlea, masari dagokionez, ekonomia batek produzitzen dituen ondasunetan dauden baliabide naturalen kantitatea kalkulatzeko, baita produkzio horri lotutako ezkutuko fluxuak ere (baliabide naturalak lortzeko lekuz aldatutako materialak). Adierazle hori ekonomia bateko baliabideen erabilera eraginkorra den egiaztatzeko erabiltzen da. Baliabideen erabileraren eraginkortasuna areagotzeak iraunkortasuna lortzeko aurrerapauso bat adierazten du.

Zure aztarna ekologikoa kalkulatzeko klikatu dagokizun estekan: