"Gizonak badu inguru latz bat menperatzeko premia..." dio
abestiak. Premia izan ala ez izan, gizakiak bizi den ingurumena
menperatu egiten du, eta horren eragina edonon ikus daiteke. Begiratu
bestela, munduko biztanlego handiena duten herri eta hiriei; ezin da
esan bertan naturaren legeek agintzen dutenik.
Gizakiak munduko ekosistemetan egiten duen presioa edo kaltea neurtzeko tresna bat da aztarna ekologikoa.
Lur emankorraren azalera-unitatetan (hektareatan) adierazten da, hau da, hektareatara ekartzen da giza jardueren eragina, bai baliabideak lortzeko ustiatutako lurrak zein sortutako hondakinak ere.
Beste alde batetik, Wuppertal Institutuak garatu du Material Beharrak Guztira (MBG)
adierazlea, masari dagokionez, ekonomia batek produzitzen dituen
ondasunetan dauden baliabide naturalen kantitatea kalkulatzeko, baita
produkzio horri lotutako ezkutuko fluxuak ere (baliabide naturalak
lortzeko lekuz aldatutako materialak). Adierazle hori ekonomia bateko
baliabideen erabilera eraginkorra den egiaztatzeko erabiltzen da.
Baliabideen erabileraren eraginkortasuna areagotzeak iraunkortasuna
lortzeko aurrerapauso bat adierazten du.Zure aztarna ekologikoa kalkulatzeko klikatu dagokizun estekan:
No hay comentarios:
Publicar un comentario